2000. urtetik hiri garraioko eta garraio diskrezionaleko zerbitzuak ematen ditugu.

Leintz Garraioak espezialista da bidaiarien hiri garraioan, eta hiri garraioaren emakiden titularra da Arrasaten (Gipuzkoa) eta Etxebarrin (Bizkaia).

Enpresa

Esperientzia

Leintz Garraioak S.L.k hiri eta lan garraioan jardunez ekin zion bere ibilbideari, eta Pesa Taldeak erosi zuenez geroztik, eskola garraiora, unibertsitate garraiora, garraio diskrezionalera eta linea erregularren errefortzura hedatu zuen bere jarduna.

Enpresaren jatorria eta bokazioa Arrasateko hiri garraioa izaki, Leintz Garraioak espezialista da bidaiarien hiri garraioan, eta azpisektore horrek ezaugarri bereizgarriak ditu bidaiarien errepide bidezko gainerako garraioen aldean.

 

 

Hiri garraioak eta antzekoak

Leintz Garraioak enpresa hiri garraioaren emakiden titularra da Arrasaten (Gipuzkoa) eta Etxebarrin (Bizkaia); gainera, Bilboko Metroa SAk Basauri eta ondoko Etxebarri udalerriko metro geltokia lotzeko daukan lotura autobusa ustiatu du azken urteotan.

Leintz Garraioak enpresak hainbat azterketa tekniko eta ekonomiko egin du eta aholkularitza eskaini die hiri garraioko edo lotura garraioko ustiapenak dauzkaten edo edukitzea aurreikusten duten hainbat udalerriri, hala nola Bergara, Tolosa, Galdakao eta Durangori.

Leintz Garraioak enpresak Errioxako Gobernuaren mende dagoen eta ARASAri esleitutako emakida duen ServiBus abiarazi du. Zerbitzu hori ibilbide laburreko hainbat linea erregularrek osatzen dute Logroño, Arnedo, Haro, Santo Domingo de la Calzada eta Najera herriburuen inguruko landa guneetan.

Leintz Garraioak S.L.k garraioari buruzko azterketak egin ditu Leintz Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaletako udalerrietako landa guneetan ibilbide laburreko linea erregularrak ezartzeko, landa inguruko auzoak eta beren herri nukleoak lotzeko.

 

 

Beste bidaiari garraio mota batzuk

Hiri garraioari lotutako jarduera nagusiaren osagarri gisa, Leintz Garraioak enpresak beste bidaiari garraio mota batzuk lantzen ditu, hala nola:

  • Lan garraioa: Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibaren plantetara joan-etorriak egiteko (San Andres, Garagartza); baita Fagor Elektronikara eta Fagor Ederlan Arrasatera eta Gureak Tailer Babestuen Bergarako plantara joan-etorriak egiteko ere.
  • Eskola garraioa: Arizmendi Koop. Elkartearen ikastetxeetara, hau da, Eskoriatzako Almenera eta Arrasateko Umezaintzara joan-etorriak egiteko.
  • Unibertsitate garraioa: Bilbo eta Donostia artean
  • Garraio diskrezionala oro har
  • Linea erregularren errefortzua

 

Historia

Leintz Garraioak SL, Tuterako Automóviles del Río Alhama SAren (ARASA) filial gisa eratu zen sektore diskrezionalean eta hiri garraioan bidaiariak errepide bidez garraiatzeko, Arrasateko Udalak udalerri barruan bidaiarien hiri garraioa ustiatzeko emakida ARASAri esleitu ziola eta. 2000ko irailean ekin zion bere ibilbideari.

2003ko azaroan Pesa Taleak Leintz Garraioak S.L.ren jabegoa hartu zuen eta bitarteko tekniko eta jarduera berriak jarri zituen. Transportes Pesa S.A.k Donostian du bere egoitza eta bidaiariak errepide bidez garraiatzen dihardu, ibilbide labur eta ertaineko linea erregularretan.

2005eko ekainean Leintz Garraioak enpresak bigarren lantokia ireki zuen Lemoan (Bizkaia) eta handik zaintzen du Bizkaiko jarduna, zeina data horretan hasi baitzen.

Pesa Taldea gainera, bidaiarien nahiz salerosgaien garraioan eta horiei lotutako bestelako jarduera batzuetan diharduten beste enpresa batzuen jabe da.

 

 

 

Eraikinak, bitarteko teknikoak eta giza bitartekoak

Eraikinak eta instalazioak

Leintz Garraioak enpresaren egoitza Arrasaten dago, Pesa Taldeak daukan eraikin batean, izan ere, biek partekatzen dituzte honako zerbitzuok: haurtzaindegia eta zaintza, autobusen garbiketa barrutik eta kanpotik, konponketa eta mantentze lanetako tailerra (mekanika, elektrizitatea, koipeztaketa), hornidurarako tangak eta hornigailuak, biltegiak, bulegoak, langileentzako zerbitzuak etab.

Leintz Garraioak enpresak, gainera, bigarren lantokia dauka Lemoan (Bizkaia).

Bitarteko teknikoak

Bere jardunerako, Leintz Garraioak enpresak 15 ibilgailu dauka gaur egun; horietako 9 hiri autobusak dira, lurzoru baxukoak eta dagozkien arrapalez hornituak, ezinduak sartu ahal izateko. Beste 6ak ibilgailu diskrezionalak dira.

Ibilgailuen konponketa eta mantentzea enpresa taldearen zerbitzu zentralen ardura da.

Giza bitartekoak

Leintz Garraioak S.L.ko plantilla, gaur egun, eskarmentu handiko 20 gidari inguruk osatzen dute. Gainera, badaude administraziorako eta gestioaren kontrolerako behar diren giza bitartekoak ere, zeregin horietarako behar diren baliabide informatikoak dituztenak.