Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Leintz Garraioak, S.L.

Larunbata, 20 Apirila 2024 16:02

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Sistema-Politika

LEINTZ GARRAIOAK enpresaren Zuzendaritzak, UNE-EN ISO 9001, UNE-EN-13.816, UNE-EN ISO 14001, OHSAS 18.001 arauen arabera, kudeaketa-eredu integratu bat ziurtatzeko bere asmoa adierazten du. Gainera, berdintasuneko eta hizkuntza-normalizazioko politikak garatzea sustatuko du ereduak, hori guztia antolakuntzaren sistema-politika baten barruan integratuta, eta premisa hauetan oinarrituta:

  • Kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzea, horretarako metodologia eta praktika egokiak ezarrita, helburuak eta xedeak definitzeko eta horien betetze-maila ebaluatzeko.
  • Erabiltzaileen gogobetetzea, zerbitzuan, kalitatean eta kostuan etengabe hobetzeko jarduketen bidez.
  • Teknikaren aldetik ahal den neurrian, eskainitako zerbitzuen kalitate-mailari eustea eta hori handitzea.
  • Langileei behar den prestakuntza ematea beren lanak egin ditzaten.
  • Antolakuntzaren barruan emakume eta gizonen arteko berdintasun-planak garatzea.
  • Hizkuntza-politikak sustatzea, antolakuntzaren barruan gure ingurunearen errealitatearekin bat datorren hizkuntza-paisaia bat sortzeko.
  • Aplikatzekoa den legeria eta antolakuntzak sinatuko dituen beste eskakizun batzuk betetzea.
  • Ingurumena bere osotasunean errespetatzea, erdian pertsona, bere osasuna eta segurtasuna jarrita, gure lantokiaren barruan zein kanpoan, eta horretarako prebentziozko kultura bat sortzea, pertsonen osasuna, osotasuna eta ongizatea bermatuko dituena.
  • Kudeaketa Sistema Integratuaren (aurrerantzean, KSI) barruan lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa integratzea, arrisku horien jatorrizko egoerak detektatzeko eta konpontzeko, behar eta ahal diren ekintza zuzentzaileak aplikatuta.
  • Etengabeko hobekuntzaren printzipioarekin bat etorrita, ezarritako kudeaketa-sistemaren azterketak eta auditoriak egitea, sistema hori betetzen dela ziurtatzeko.
  • Agintariekin, langileekin eta intereseko beste talde batzuekin lankidetzan aritzea, segurtasuna eta prebentzioa hobetuko duen kultura bat sustatzeko, enpresa-politika jakinarazita.
  • Etenik gabeko ahalegina egitea kutsadura prebenitzeko, gure jardueren ondorioz sortutako ingurumen-inpaktua identifikatuta, karakterizatuta eta minimizatuta.
  • Energia-baliabideen eta lehengaien erabilera eraginkorra egiten saiatzea, eta enpresa hornitzaileei ingurumen-portaera baliokidea eskatzea.
  • Barneko eta kanpoko ingurumen-komunikazioa erraztea gardentasun-irizpideen bidez.

LEINTZ GARRAIOAK enpresak bere kudeaketa-politikaren berri ematen die bere plantilla osatzen duten pertsonei. Politika hori aztertu egiten da, etengabe egokitzeko, eta denek dute obligazioa ezarritako neurriak eta kudeaketa-sistema betetzeko.

KSI-aren helburuak Zuzendaritzak zehazten ditu urtero. Helburu horiek betetzea xedea izan behar da langile guztientzat, eta eragin positiboa izan behar du zerbitzuaren kalitatean, ingurumen-portaeraren hobekuntzan, segurtasun- eta osasun-baldintzetan, eraginkortasun operatiboan eta jarduera finantzarioan eta, beraz, alde interesdunen gogobetetzean eta konfiantzan.

2016ko otsailaren 15a
Ramón Perurena Borobia
Zuzendari Nagusia







Musakola, 20 (Pereda), 20500 Arrasate (Gipuzkoa) - Tlf.: 900 12 14 00