- 2012 ko Aste Santuko zerbitzuak
Aste Santua dela eta, Etxebarribus eta Arrasateko hiribusak zerbitzu bereziak izango dituzte.
Gehiago irakurri - Transportes Pesa: UNE-13186 ziurtagiria lortu duen nazioarteko linea bat daukan 1. Enpresa europarra.
Joan zen martxoaren 30ean, Pesa Taldeak lau AENOR ziurtagiri jaso zituen; horien artean bat, UNE-13186 delakoa, zeinak, zerbitzuen bikaintasunari dagokionez, Europako abangoardian jartzen duen Pesa.
Gehiago irakurri
Bazenekien Leintz Garraioak-ek...
Arrasateko hiri garraioak bikoiztu egin ditu bere maiztasunak
2011-05-02
2011ko urtarrilaz geroztik, Arrasateko hiri garraioak bikoiztu egin ditu urte osoko astelehenetik ostiralera arteko lanegunetako zerbitzuak -abuztuan izan ezik- eta aurreko 60 minutuko kadentziatik oraingo 30 minutura pasatu da.
Gainera, autobusen flota berritu egin da, izan ere, 8,5 metroko MANN autobusen ordez, Mercedes markako 7,5 metroko Sprinter City 65 mikrobusak jarri dira, erabat berriak eta oso-osorik Alemanian fabrikatuak.
Larunbatetan eta abuztuan 60 minutuko kadentzia mantentzen da.
1 eta 2 lineei dagokienez, pixka bat aldatu egin dira sortu berri diren guneetara iristeko, hau da, Elmara, Kiroldegira, Abaroa berrira eta Garaia Berrikuntza Gunera iristeko.